(78) Gizonezkoen futbol talde profesionalen portaera kolektiboaren analisia

Ibai Errekagorri Elezkano1, Eñaut Ozaeta Beaskoetxea1, Aitor Pinedo Jauregi1, Jon Mikel Picabea Arburu1, Julen Castellano Paulis1
1University of the Basque Country

Laburpena

Lan honen helburua Espainiako futbol profesionaleko lehen mailako taldeen portaera kolektiboa aztertzea izan zen. Horretarako, 5.518 jarduera aztertu ziren 2011-12tik 2018-19ra. Taldeak lau multzotan banatu ziren, txapelketako azken sailkapenaren arabera: Europa (1-6), Erdi-Altua (7-11), Erdi-Baxua (12-17) eta Jaitsiera (18-20). Emaitza nagusiak hurrengoak izan ziren: talde guztiek balio nabarmen txikiagoak erakutsi zituzten (p < 0,05) aztertutako aldagai guztietan (zabalera, luzera, altuera eta atezainaren eta bere taldeko jokalaririk hurbilenaren arteko distantzia) Europako aurkarien aurka jokatu zutenean. Badirudi aurkariaren kalitateak eragina izan zuela taldeen jardueran, eta, beraz, ezinbestekoa izango da taldeen portaera kolektiboa aurkariaren arabera testuinguruan jartzea.

Gako-hitzak: talde kirola, taldearen jarduera, txapelketaren analisia, taktika, teknologia