(77) Zertarako iragana aztertu? Emakumeen historiak berreskuratzen Nafarroan (1936-1948).

Aitor Garjon Irigoien1, Amaia Kowasch Velasco2
1UPNA, 2Aranzadi Zientzia Elkartea

Laburpena

Laburpena Testu honek 1936-1948 urteen artean Nafarroan eraildako emakumeen historiak jaso dituen ikerketa bat du abiapuntu. Lehenik, lana aurkeztu eta urtebete beranduago lortutako datuekin azterketa bat egin da emakume hauek jasan zituzten errepresioen inguruan; datu berriak aurkeztuz. Bigarrenik, egindako prozesua azaltzen da erabilitako iturrien inguruko analisi bat eginez eta iturriak zenbatuz. Azkenik, egileendako memoria egitearen prozesuak zer suposatu duen aztertzen da, etorkizuneko norabideak seinalatuz.

Gako-hitzak: generoa, errepresioa, errepresio sexuatua, lehen mailako iturriak, memoria