(73) Erdialdeko habenularen parte-hartzea emozioen fisiopatologian

Lucía Sangroniz-Beltrán1, Nahia López de Murga1, Alaitz Mujika-Peñacoba1, Cathaysa Rodríguez-Cedrés1, Paula Torres-Maldonado2, Pablo Reyes-Velásquez2, María Ceprián2, Jon Egaña-Huguet1, Edgar Soria-Gómez3
1EHU/UPV, 2Achucarro, 3Ikerbasque, Foundation for Science

Laburpena

Habenulako nukleoek egoera motibazional eta kognitibo desberdinetarako garrantzitsuak diren garuneko egiturak lotzen eta erregulatzen dituzte. Neuronez gain, mintz plasmatikoan CB1R adierazten duten glia-zelulek (astroziotoek, mikrogliek, oligodendrozitoek) prozesu hauetan ere parte hartzen dute. Lan honetan, erdialdeko habenularen glia-zeluletako aldaketek portaeran zer eragin duten aztertu da. Horretarako, batetik, saguen astrozitoetan CB1R ezabatu da eta, bestetik, depresio sagu-ereduak erabili dira. Sagu hauek estimulu negatiboen aurrean duten erantzuna aztertu da portaera frogak erabiliz. Ondoren, glia zelulen, hau da, astrozitoen eta mikroglien, kontaketa eta morfologia ikertu dugu. Lortutako emaitzek iradokitzen dute erdialdeko habenularen astrozitoek eta mikroglia-zelulek portaera-aldaketen mekanismoan parte hatzen dutela.

Gako-hitzak: Erdialdeko habenula, CB1R emozioak, endokannabinoideak, mikroglia, astrozitoak