(7) Bideojokoak euskaraz: utopiatik errealitatera
1Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
(UPV/EHU)
Laburpena
Gazte gehienek bideojokoetan jokatzen dute, baina euskaraz oso eskaintza eskasa dago. Hala ere, urtero hazten doa. Artikulu honetan, akademiak zein industriak euskarazko bideojokoen alde eman dituzten aurrerapausoak deskribatuko ditugu. Indarguneak bilatuz, ahulguneak ere aurkituko ditugu, eta horietatik abiatuz, etorkizunerako ikerketa lerroak proposatuko ditugu. Azken helburua da euska-raren erabilera ikus-entzunezkoetan bermatzea.
Gako-hitzak: euskara, bideojokoak, itzulpena, hizkuntza gutxituak, corpus, harrera