(69) Offshore plataformetan dagoen bio-inkrustazio arazoari aurre egiteko estrategiak lantzen: bio-jatorriko materialetatik abiatuz sortutako estaldurak

Usue Olatz Aspiazu1, Ruben Castano-Alvarez2, Edurne Erkizia2, Iratxe Mentxaka3, Maria Jesús Belzunce3, Aitor Barquero1, Edurne González1
1POLYMAT, University of the Basque Country, Joxe Mari Korta Center, Tolosa Avenue 72, 20018, Donostia-San Sebatián, 2TECNALIA, Parque Tecnológico de Bizkaia, Astondo Bidea, Edificio 700, 48160 Derio, Bizkaia, 3AZTI, Herrera Kaia, Portualdea z/g, 20110 Pasaia

Laburpena

Lan honetan energia berriztagarrien offshore plantetan ematen den problematiko nagusietako bat aztertu da: bioinkrustazioaren sorrera. Arazo honek plataformen bizitza-denbora murriztu du, bera erabileraren kostu erlatiboak handituz eta energia honen lehiakortasuna murriztuz. Hori ekidin eta plataformen bizitza-denbora luzatzeko bio eratorriko eta inkrustazioaren aurkako propietateak dituzten estalduren erabilera proposatzen da. Latexen sintesia aurkezteaz gain, emaitzak onak erakutsi dituena ohikoak diren petrolio oinarriko latexekin konparatuz, probetak prestatu eta bioinkrustatzioaren azterketa egin da.

Gako-hitzak: bio-jatorriko estaldurak, bio-inkrustazioaren aurkako estaldurak, energia berriztagarriak, offshore plataformak, jasangarritasuna