(68) RNA luze ez-kodetzaileen (lncRNA) funtzioa haurdunaldiaren galera errepikakorrean (RPL)

Ane Betolaza1, Endika Varela-Martínez1, Begoña M. Jugo1
1UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

RNA luze ez-kodetzaileek (lncRNA-ek) hainbat mekanismoren bidez geneen adierazpena erregulatzeko gaitasuna dute eta gaixotasunen garapenean parte hartu dezakete. Ikerketa honek lncRNA molekulen rola aztertzen du emakumeen ugalketa-gaixotasunetan, bereziki haurdunaldi galera errepikakorraren gaixotasunean (Recurrent Pregnancy Loss, ingelesez). Horretarako, berrikusketa bibliografikoa egiteaz gain, datu-baseetako RNA sekuentziazio masiboaren (RNA seq) datuak bildu dira. LncRNA-k identifikatzeko asmoz, RPL pairatzen duten eta kontrol taldeen emakumeen laginen datuak 4 ehunetik lortu dira. Kalitate-kontrola eta adierazpen diferentzialaren analisiek RPL-rekin asoziaturiko lncRNA gakoak nabarmendu dituzte. Gainera, azterketa funtzionalak erakutsi du lncRNA hauek haurdunaldiaren mantentzean funtsezkoak diren hantura eta erantzun immunearen bideetan parte hartzen dutela. Lanaren emaitzek lncRNA-k RPL patologiaren detekziorako eta tratamendurako tresna posibleak izan litezkeela adierazten dute.

Gako-hitzak: LncRNA, RPL, RNAseq, berrikusketa bibliografiko, adierazpen diferentziala, hantura, erantzun immunea