(67) Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan

Xabier Irastortza Urbieta1, Maite Oronoz Anchordoqui1, Alicia Pérez Ramírez1
1HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu.

Gako-hitzak: Suizidio-ideiagintza, Sare sozialak, Hizkuntzaren analisia, Hizkuntzaren prozesamendua
maiatzak 28, 12:00- 15:45