(64) Trikitixaren hautemate-bideak euskal herri-kulturan errotze-prozesuan (1889-1937): iruditeria kolektiboaren azterketa historikoa

Gontzal Carrasco1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

XIX-XX mende bitarteko euskal abertzaletasun berria, propio hartzen zituen elementuak definitzeko beharrak bultzatuta, Euskal Herrira heldu berri zen trikitixa kanpotar eta ez-euskaldun bezala izendatzen ahalegindu zen. 16 liburu biografikoen eduki-analisia dela medio, artikuluak errotze-prozesu horretan trikitixaren inguruan eratutako irudia aztertzen du, ikusteko musika-tresna zelan hauteman zen, eta frogatzeko, kanpotik etorri bazen ere, erabat integratu zela euskal herri-kulturan.

Gako-hitzak: Trikitixa, Herri-kultura, Euskal kultura, Iruditeria kolektiboa