(63) LINAC7 Proiektuko Plasma Seinaleen Azterketa Azpilaginketan Oinarritutako Neurketa Sistemaren bitartez

Jon Vivas1, Inari Badillo1, Joaquín Portilla1, Inigo Arredondo1, Josu Jugo1, Jorge Feuchtwanger1
1UPV/EHU

Laburpena

Lan honetan, azpilaginketan oinarritutako 18 GHz-rainoko goi-maiztasuneko seinaleak aldi berean neurtzeko gai den neurketa-sistema baten diseinua, inplementazioa eta karakterizazioa aurkezten dira. Sistema LINAC7 proiektuko ioi-iturriko plasma-seinaleak aztertzeko erabili da, islapen-koefizientean eta islatutako seinaleen espektro-analisian zentratuz. Emaitzek aldaketa nabarmenak erakusten dituzte plasmaren eta ioi-iturriaren barruko uhin elektromagnetikoaren arteko elkarrekintzan, RF seinalearen maiztasunaren eta potentziaren arabera, baita gas-emariaren arabera ere. Aldaketa horiek islapen koefizientean bat-bateko jauzietan islatzen dira, plasmaren argitasun eta egoera fisikoarekin korrelazioan daudenak.

Gako-hitzak: Azpilaginketa, Irrati-maiztasuna, Espektro analisia, ECR plasma