(62) Astiro bizi eta zahar hil: Ramonda myconi landarearen hostoen fisiologiaren garapen-aldaketak
Laburpena
Ramonda myconi (L.) Iberiar Penintsulako landare endemikoa da, erabateko ihartzetik zein izoztetik bizirik irauteko ahalmen aparta duena. Haren bizitza luzea izan arren, R. myconi-ren hostoen bizitzaren iraupen espezifikoa eta haren bizitzan zehar askotan jasan behar izaten dituen ihartzeei aurre egiteko mekanismoak ezezagunak dira. Ikerketa honetan, frogatu da R. myconi-k asimilazio-tasa txikia duela urtean zehar, eta hostoak zahartu ahala, estresei aurre egiteko gaitasuna handitu egiten dela. Ondorioz, hosto zaharrak toleranteagoak dira inguruneko estresarekiko. Oro har, hostoen bizitza luzeari eta adin desberdinak dituzten hostoetan dauden desberdintasun fisiologikoei esker, landarea arrakastaz hazten da ingurune oldarkorretan, eta gai da ihartzeari eta izozteari aurre egiteko.