(60) Lurraren Kultura Berria: Arratiako landatar berrien narratibak
1upv/ehu
Laburpena
Krisi ekosozialen testuinguruan premiazkoa da bizimodu inperialak berrikustea eta muga biofisikoen barruan kokatuko diren bestelako bizimodu alternatiboak irudikatzen hastea. Ikerketa honetan hiriguneetatik landa eremura bizimodu alternatiboen bila joandakoen narratibak aztertu dira, bizimodu aldaketa horietan azaleratzen diren balio eta praktikak Lurraren Kultura Berriaren baitan kokatu daitezkeen ikusteko. Arratiako 22 landatar berriren esperientziatik abiatuta, ondorioztatu dezakegu Lurraren Kultura Berrirako trantsizioa hasita dagoen prozesua dela, modu isilean edo apalean bada ere.
Gako-hitzak: Lurraren kultura berria, landatar berriak, narratibak, krisi ekosoziala, Arratia
maiatzak 28, 10:00- 12:00
MIKROAURKEZPENAK