(55) Limbo: Bideojokoaren industria eta sailkapenen mugetan. Playdead-en bideojokoaren dualtasun eta birdefinizio generikoaren azterketa

Asier Del Bado1
1Universidad del País Vasco

Laburpena

Limbo (2010) Playdead estudioak garatutako bideojoko independentea da, zeinak, narratiba lauso, giro ilun eta monokromatiko, eta egitura nahiz mekanika sinple baina esanguratsuen bidez, eremu independentean arrakasta eta interesa lortu duen. Bideojokoaren narratibaren eta jokagarritasunaren arteko harremana aztertuz, heriotza kontzeptu nagusi bezala identifikatu da. Elementu garrantzitsuenak (istorioa, girotzea, joko-mekanikak, pertsonaiak) kontzeptu horren inguruan diseinatu dira, plataforma eta puzzle generoen artean kokatzen den bideojoko atipikoa sortuz. Bi genero horien oinarriak hartu eta birdefinitzen dituela ondoriozta daiteke.

Gako-hitzak: Limbo, narratiba, jokagarritasuna, bideojokoen industria independentea, plataformen generoa, bideojokoen ikerlanak