(54) Zuk Zeuk Egizu filosofian ardaztutako musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: oihuak, praktika izerberak eta gorputz politiko grinatsuak

Udane Barinagarrementeria Laka1
1afiliatu gabe

Laburpena

Euskal Herrian Zuk Zeuk Egizu filosofian eta politika (trans)feministan oinarritutako musika-eszenetarako hurbilpen etnografikoa du oinarri artikulu honek. Etnomusikologian, teoria zein antropologia (trans)feministan eta gorputzaren epistemologian zimendatuta, espazio horietan gorpuzten ari diren esku-hartze politikoa pentsatu eta gauzatzeko moduak identifikatzea izanda xedea. Praktika musikalaren eta politika (trans)feministaren bat-egiteetan fokua jarrita, eszena hauetan ematen diren gorputz-praktikei eta emozioen konfigurazio kolektiboei erreparatu zaie, hauek politika (trans)feminista egiteko moduaz esan dezaketena esploratzeko.

Gako-hitzak: musika-eszena, Zuk Zeuk Egizu filosofia, (trans)feminismoa, gorputza, afektuak