(53) Barne gatazka armatua ukatzea: nola aitortu babes subsidiarioa Kolonbiako gatazk(et)atik ihesean datozenei?
1Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko
Unibertsitatea
Laburpena
Nazioarteko babesa aitortzeko estatutuen artean, babes subsidiarioa bigarren mailako kategoria juridikoa izan da Europar Batasunean, eta bereziki Espainiar estatuan. Babes hori aitortzeko baldintzen artean jasotzen den barne gatazka armatuaren beharra ez da Kolonbia bezalako herrialdeetan era egonkorrean aplikatu, bereziki babes subsidiarioaren kasuan. Lurraldeen ikuspuntua eta gatazkan parte hartzen duten aktoreen indarkeria egiteko gaitasuna eta estatuen babesteko gaitasuna funtsezko elementuak dira kontzeptu juridikoa era zabalagoan interpretatzeko eta barne gatazka armatu gehiago estatutu horren barnean sartzeko.
Gako-hitzak: babes subsidiarioa, barne gatazka armatua, Kolonbia, nazioarteko babesa