(52) Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak
1Fisika Aplikatua - Bilboko Ingeniaritza Fakultatea (UPV/EHU), 2Fisika Aplikatua - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
Laburpena
Ikerketa honen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen Eguzkia-Lurra-Ilargia sistemaren modelo mentala zein den jakitea da, bereziki Ilargiaren faseen eta eklipseen inguruko zailtasunak. Horretarako, galdera irekiz osatutako galdetegi bat diseinatu da eta Gipuzkoako (EAE) zentroetan inplementatu da. Guztira 265 ikaslek parte hartu dute, zeintzuen erantzunak fenomenografia bidez aztertu diren. Emaitza horiek berrikuspen bibliografiko batean lortutakoekin alderatzen dira, eta antzekoak direla ondorioztatzen da.
Gako-hitzak: zailtasunak, bigarren hezkuntza, Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema, eklipseak, Ilargiaren faseak