(51) Nola goza dezakegu eguzkiaz modu osasuntsu batean? Bigarren hezkuntzarako STEM hezkuntza integratuko ikaskuntza-irakaskuntza sekuentzia

Ane Portillo-Blanco1, Kristina Zuza1, Jenaro Guisasola2
1Fisika Aplikatua, Gipuzkoako Ingenieritza Eskola, UPV/EHU, 2Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalen Campusa (IMH)

Laburpena

STEM hezkuntza integratua ikasgelen errealitatera heldu den metodologia bat da eta, berrikuntza denez gero, materialen sorkuntza eta analisi beharra dago. Artikulu honetan iSTEM hezkuntzako Ikaskuntza-Irakaskuntza Sekuentzia baten diseinua eta bigarren hezkuntzan egindako aplikazio baten atal baten analisia aurkezten da. Bereziki, eguzkitik babesteko modurik onena bilatzen da proiektua aurkezten da eta, testuinguru horren baitan, ikasleek egindako esperimentuen diseinua eta aurkeztutako kasuei emandako erantzuna aztertzen da. Helburua egindako iSTEM sekuentziaren diseinua hobetzeko aukerak aurkitzea da.

Gako-hitzak: iSTEM hezkuntza, Ikaskuntza-Irakaskuntza Sekuentzia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Esperimentuen diseinua