(50) Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak

Kattalin Bidart1
1IKER - UMER 5478

Laburpena

Munduan, haurren erdia baino gehiago elebiduna da (Grosjean, 2010). Horrez gain, autismoa diagnostikatu zaien haur elebidunen kopurua geroz eta handiagoa da (Gilhuber et al., 2023). Alta, elebitasunak hizkuntzaren garapenean duen eragina ez da oraindik ongi ulertzen, haurraren hizkuntzetako bat alde batera uztea aholkatzeko punturaino (Fernandez y Garcia et al., 2012; Kremer-Sadlik, 2005). Proiektu honek elebitasunak haur autisten hizkuntza garapenean duen eragina aztertuko du, Euskal Herriko testuingurua erabiliz, non euskararen bizitasuna eta elebitasun egoera anitza den. Hizkuntza eta kognizio extralinguistikoa aztertzen dituen probak bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania/frantsesa) haur elebidunez osaturiko hiru talderi pasaraziko zaizkie: autismoaren espektro nahasmendua (AEN) dutenak, hizkuntza garapen nahasmendua (HGN) dutenak eta nahasmendurik gabekoak (6 eta 12 urte bitartekoak). Emaitzak, gurasoek betetako haurraren hizkuntza esperientziari buruzko galdetegi batekin gurutzatuko dira.

Gako-hitzak: Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN), Elebitasuna, Hizkuntza nahasmendua