(5) Nazio(nalismo)a eta generoaren arteko hartu-emanak. Euskal Herriko kasua
1EHU
Laburpena
Ikerketa honek euskal nazionalismoaren eta generoaren arteko elkarreraginak aztertzea du helburu, nazio eta nazionalismoaren ikerketetan genero ikuspegia integratzearen garrantzia azpimarratuz. Doktoretza tesiaren forma izango duen ikerketa honetan, Euskal Herrian emakume abertzaleek subjektu gisa nazioaz duten ikuspegia aztertuko da, bereziki, nazioa nola ulertzen eta bizi duten, eta zein diskurtso dituzten. Halaber, euskal mugimendu nazionalistaren baitan emakumeen parte-hartzea eta rolak ere aztertuko dira, feminismoek horietan duten eraginarekin batera. Azterketa honek, emakumeen narratibetatik, nazionalismoaren eta generoaren arteko harremana ulertzeko hutsunea bete nahi du, akademia zein gizarte mailan.
Gako-hitzak: nazioa, nazionalismoa, generoa, Euskal Herria, feminismoa