(46) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek GeoGebran egindako esplorazioaren bidez ebatzi dituzten jardueren analisia

Jaione Abaurrea1
1Universidad Pública de Navarra-Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laburpena

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 108 ikasleri zirkunferentzien luzera eta zirkuluen azalera lortzeko poligono erregularren hurbilpenean oinarritutako metodo bat aurkeztu zaie. GeoGebran egindako esploraziotik jasotako datuekin, ikasleek neurri horiek identifikatu behar izan dituzte eta, ondoren, metodo honen eta metodo aljebraikoaren (2πr edo πr^2) arteko erlazioa identifikatu behar izan dute. Esperimentazioaren emaitzek argiztatu dute ikaslegoaren erdiak baino gehiagok luzera eta azalera identifikatzea lortu duen arren, ikasle asko ez direla gai izan esploraziotik jasotako informazioa ongi erabiltzeko. Gainera, oso ikasle gutxik identifikatu dute bi metodoen arteko erlazioa eta erlazio horren zergatia. Guzti honek ulermen erlazionalaren gaparenaren beharra agerian uzten du.

Gako-hitzak: GeoGebra, Esplorazioa, Arrazoiketa, Ulermen erlazionala