(45) Barazki-eskabetxeetan berrikuntza kombucha-ozpinen bidez
1Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila, NUP
Laburpena
Azken urteotan, jaki hartzituak joera gastronomiko garrantzitsua bilakatu dira. Testuinguru honetan, lan honen helburua kombucha-ozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa aztertzea izan da. Bai maka eta jengibre, zein mugurdi eta rooibos infusioekin kombucha-ozpinak egitea lortu zen, azenario barazki eskabetxeetan likido estalgarri gisa erabili zirenak. Prozesu horretan azenarioen irmotasuna murriztu eta likido estalgarrien pH-a arinki igo zen. Azenario barazki eskabetxeak zapore konplexua eta infusioen berezko ukituak bereganatu zituzten. Lortutako emaitzen bidez, kombuchaozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa balioztatu zen.
Gako-hitzak: barazki-eskabetxeak, kombucha, hartzidura, ozpina, joera, gastronomia