(43) Arriskuetatik urruntzen ala arriskuetarantz? Klima aldaketa, migrazioak eta hirien arteko lotura aztertzen duen literatura berrikuspen sistematikoa

Sandra Rodriguez Arregui1
1EHU

Laburpena

Klima aldaketa gizarteak duen erronkarik handienetarikoa den honetan, migrazioetan ere eragina izaten ari da. Hau ikertzeko, klima aldaketa, migrazioak eta hirien arteko lotura aztertuko duen literatura berrikuspen sistematikoa eraman dugu aurrera PRISMA metodologia erabiliz. Alde batetik, zein herrialde aztertzen diren ikusi nahi izan dugu, errealitatean gertatzen denarekin alderatzeko eta ikusteko ea badauden literatura akademikotik kanpo gelditzen diren tokiak. Bestetik, migrazio hauen baitan bilatu dezakegun informazio guztia jaso eta osatu nahi izan dugu, nondik norakoak ondo ulertu ahal izateko.

Gako-hitzak: Klima aldaketa, Migrazioak, Hiriak