(41) Etorkizuneko farmako-menua: Burmuineko minbizidun haurrentzako medikuntza pertsonalizaturako plataforma aurreratua
Laburpena
Burmuineko tumoreak haur eta gazteen minbizi mota hilgarrienak dira eta gaitz heterogeneoen taldea osatzen dute. Egungo tratamenduak ez dira eraginkorrak, batez ere pronostiko okerreneko pazienteentzat. Heterogeneotasun intratumorala sendagai gidatuen garapenerako erronka nagusia da, terapiekiko ihesa eta berreritzea sustatzen baititu. Lan honek burmuineko minbizi pediatrikoen profil molekular eta farmakologikoa aztertzeko plataforma ezartzea du xede, terapiarekiko erresistente diren minbizi-zelula amen karakterizazio fenotipiko eta funtzionalean zentratuz. Hala, epe-luzeko efikazia daukaten sendagai-konbinazio berriak aurkitzea espero da, medikuntza pertsonalizatuaren onarpen klinikoa berretsi eta burmuineko minbizidun haurren bizi-itxaropena hobetzeko asmotan.