(40) Auzo osasungarriak lortzen: Herritarren beharrizanetan oinarritutako gomendioak eta politika publikoen ebaluazioa

Ainara San-Juan-Escudero1, Amets Jauregi2, Silvia Caballero-Sánchez1, Leyre Gravina1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua, 2Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Ikerketa honek elikadura-ingurunea hobetzeko herritarren partaidetzak duen eragina aztertzen du Photovoice teknikaren bidez. Emaitzek erakusten dute politika publikoetan herritarrek proposatutako gomendioen erdiak bete zirela, baina betetzea aldakorra izan zen. Ingurune fisikoari lotutako ekintzak izan ziren gutxien gauzatutakoak; eta, berriz, politika publikoetan gehien jorratutakoak, bizimoduekin eta baldintza ekonomikoei lotutakoak. Honek nabarmentzen du, tokiko beharrak asetzeko eta politika publikoak epe luzera eraginkorrak izateko, diziplina anitzeko ikuspegiaren garrantzia, eta herritarren, agintarien eta osasun-profesionalen arteko lankidetzaren beharra.

Gako-hitzak: Photovoice, hiri osasuna, hiri-ingurunea, elikadura-ingurunea, parte-hartzea, herritar-gomendioak, politika publikoak