(38) Ariketa fisiko konbinatu programa baten ondorioak tratamenduarekiko erresistentea den depresioa pairatzen duten helduentzat
Laburpena
Ikerketa honek gorputz konposizioan, bihotz-biriketako gaitasunean (BBG), aldagai biokimikoetan, sintoma klinikoetan eta bizi-kalitatean izandako aldaketak aztertu zituen, tratamenduarekiko erresistentea den depresioa (DTR) duten helduetan 12 asteko ariketa fisiko konbinatuko programaren ondoren (bi egun/aste). DTR diagnostikatutako 18 parte-hartzaileei (42,5±9,9 urte, % 6,7 emakumeak) aldagai guztiak interbentzioaren aurretik eta ondoren baloratu zieten. DTR duten pertsonengan gainbegiratutako ariketa fisiko konbinatuko programa batek aldaketa positiboak eta onuragarriak eragin ditzake funtzionalitatean, aldagai klinikoetan eta bizi-kalitate aldagaietan, aldiz, gorputz konposizioan, BBG eta aldagai biokimikoak mantendu ziren. Emaitza horiek agerian uzten dute ariketa fisiko gainbegiratuak DTRa duten pertsonen sintoma klinikoak hobetzeko tratamendu interesgarria dela.