(37) Medikuek farmakokutsaduraz dakitena

Izaro Palacio Gorrotxategi1, Jon Zarate Sesma1, Alexandra Crespo Cebrián1, Lidia Maeso Aragon1, Vladimir Akhrimenko Akhrimenko1, Saioa Domingo Echaburu2, Unax Lertxundi Etxebarria3, Gorka Orive Arroyo1
1NanoBioCel ikerketa taldea, Farmazia Fakultatea (UPV/EHU,Vitoria-Gasteiz), 2Osakidetza, Debagoieneko ESI, Farmazia Zerbitzua (Arrasate), 3Bioaraba Osasun Ikerketa Institututa, Osakidetza, Arabako Osasun Mentaleko farmazia zerbitzua (Vitoria-Gasteiz)

Laburpena

Medikamentuen erabilerak gizakietan eta animalietan gora egin du, eta arduratzekoa da farmakoek eragindako kutsadura (farmakokutsadura), bereziki hondakin-urak jasotzen dituzten sistema urtarretan. Medikuak giltzarri dira medikamentuen erabilerari dagokionez, eta informazio gutxi dago farmakokutsadurari buruz duten ezagutza, jarrera eta praktikari buruz. Espainiako Medikuen Elkargoan berriki egindako ikerketa honek ondorioztatu du medikuen artean gaiarekiko ezezagutza handia dela eta formakuntza areagotu behar dela.

Gako-hitzak: Pharmacopollution, Eco prescription, Enviromental Risk Assessment