(36) Tadarida teniotis saguzar buztanluzearen dieta Iberiar Penintsulan

Olaia Colau1, Iratxe Rojo1, Urtzi Goiti1, Joxerra Aihartza1
1EHU

Laburpena

Tadarida teniotis aeroespazio zabalean ehizatzen duen saguzar intsektujalea da. Orain arte dieta inguruan egindako azterketak sakontzeko asmoz Iberiar Penintsulako hiru kolonien (Lleida, Segovia eta Huelva) azpian bildutako gorotzak analisi genetikoekin bidez aztertu ziren. Orohar dietan 1107 harrapakin espezie identifikatu ziren, 16 ordenatakoak, horietatik dietan oinarrizkotzat jo zirenak 106 espezie. Gehien kontsumitutako ordena Lepidoptera izan zen (sitsak) eta gehien kontsumitutako espezieak Arhopalus ferus (koleopteroa) eta Rhodometra sacraria (lepidopteroa) izan ziren. Baina dietaren konposizioan desberdintasun esanguratsuak detektatu ziren lekutik lekura eta sasoika, T. teniotis-en dieta intsektu eskuragarritasunaren arabera aldatzen baita.

Gako-hitzak: Sitsak, Ekologia trofikoa, Chiroptera