(35) Antzutasun maskulinoa duten pazienteen estratifikaziorako biomarkatzaile metabolikoen bilaketa eta tresna diagnostiko baten garapena

Irune Calzado1, Manu Araolaza1, Ainize Odriozola1, Malen Zabala2, Lorena Crisol3, Iratxe Ajuria4, Jose Roberto Matorras5, Mikel Albizuri1, Nerea Subirán1
1Universtity of the Basque Country (UPV/EHU), 2Mepro Medical Reproductive Solutions, 3University Hospital of Donostia, 4IIS Biobizkaia. Hospital of Galdakao-Usansolo, 5IIS Biobizkaia. University Hospital of Cruces

Laburpena

Gaur egun giza antzutasunak munduko biztanleriaren %17.5ari eragiten dio eta kasuen %50 faktore maskulinoei lotuta daude. Horrez gain, gizonen antzutasuna aztertzeko tresna diagnostikoak mugatuak dira, ez baitira %100ean eraginkorrak, eta gameto maskulinoen suntsipena dakarte. Ildo horretan, azterketa metabolikoak eta lipidomikoak oso baliagarriak izan daitezke bai semen-kalitatea ebaluatzeko bai gizonen antzutasuna eragiten duten kausen karakterizazio integralagoa gauzatzeko maila molekularrean. Gainera, likido seminalean biomarkatzaile metabolikoak identifikatzeak aukera eman diezaguke semen-lagin berean proba diagnostiko bat gauzatzeko espermatozoideak suntsitu gabe.

Gako-hitzak: antzutasuna, biomarkatzailea, metabolomika, lipidomika