(32) Euskal Herriko espazio transfeministetako hizkuntza ideologiak: Hiztun mamarratxoaren erradiografia bat
1Ikaslea
Laburpena
Espazio transfeministei begiratzeko gonbita egiten du honako artikulu honek. Espazio transfeministetako etnografia bat da lan hau; baina ez etnografia oso bat. Hau da, espazio transfeministetako hizkuntza ideologiei eta bertako hiztunei begiratzen die. Espazio transfeministetan hiztun profil berri baten sorrera bat dagoenaren susmoari jarraiki, euskal “hiztun mamarratxoaren” erradiografia bat egiten saiatzen da ikerlan hau. Zein praktika eta elementuren bidez sortzen den hiztun profil hori mahaigaineratuz.
Gako-hitzak: Espazio transfeministak, Hizkuntza ideologia, Hiztun mamarratxoa, Gorputz politikoa