(30) Adimen Artifizialeko metodoak Gizarte Ikerkuntzarako: Analisi Demografikoa, Jarreren Detekzioa eta Joera Politikoen Identifikazioa

Joseba Fernandez de Landa1
1HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Tesi laburpen honek ikerketa sozialaren eta Adimen Artifizialaren (AA) arteko elkarrekintza aztertzen du, AA teknologiak nola baliatu daitezkeen ikertuz gizarte zientzietako ikerkuntza metodologia berritzaileak proposatzeko. Ikerketak AAren gaitasunetan sakontzen du, bereziki ikasketa automatikoa eta hizkuntzaren prozesamendua baliatuta datu multzo handien azterketa, patroien identifikazioa eta ezaugarriak aurreikuspenak lantzeko, metodo tradizionalen bidez burutzea bereziki zaila izango litzatekeena. Horretarako, sare sozialetako testu eta interakzio datuak baliatuta erabiltzaileak automatikoki ezaugarritzeko metodologiak garatu dira. Metodologiek datuen erauzketa eta erabiltzaileen errepresentazioa bilatuko dute, orokortu daitezkeen eta zehatzagoak diren iragarpenak egiteko asmoarekin. Metodo hauen erabilgarritasuna frogatzeko, kasu-azterketak egin dira aplikazio praktikoak burutuz, ezaugarri demografikoen identifikazio, jarreren detekzio eta joera politikoaren inferentzia atazetan.

Gako-hitzak: Adimen Artifiziala, Sare Sozialak, Ikasketa Automatikoa, Hizkuntzaren Prozesamendua