(29) Bihotz-maiztasunaren eta lehiaketa-urduritasunaren arteko erlazioa amateur mailako padeleko jokalarietan, joko-mailaren, pistako posizioaren eta entrenamendu-maiztasunaren arabera

Josu Ascondo-Larrucea1, Jon Mikel Picabea-Arburu1, Bingen Marcos-Rivero1, Cristina Granados-Domínguez1
1Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saila, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Ikerketa honek padeleko jokalari amateurren bihotz-maiztasunaren (BM) eta lehiatzeko antsietatearen arteko erlazioa aztertu zuen, joko-maila, pistako posizioa eta entrenamendu-maiztasuna kontuan hartuta. Berrogeita hiru jokalarik hartu zuten parte. Ez ziren taldeen artean batez besteko BM edo maximoan alde esanguratsurik aurkitu. Hala ere, BM maximoa antsietate somatikoarekin erlazionatu zen maila tarteko jokalariengan eta autokonfiantzarekin astean 1-2 egunetan entrenatzen zutenengan. Gainera, maila altueneko jokalariek batez besteko BM eta antsietate somatikoaren arteko korrelazio moderatua erakutsi zuten.

Gako-hitzak: Erraketa Kirolak, Kirol Praktika, Autokonfiantza, Lehiaketa