(27) Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna

Alexander Gomez-Raya1, Amaia Lopez-de-Heredia2, Endika Bilbao2, Alain Sanchez-Ruiz3
1IKERLAN S.COOP, 2IKERLAN S. COOP, 3Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Energia berriztagarrien iturrien integrazioaren hazkundea sistema elektrikoan funtsezkoa da etorkizunerako helburu klimatikoak betetzeko. Energia iturri hauek sisteman dauden sorgailu sinkrono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, egonkortasun arazoak sortu daitezke sistemaren inertzia eta indarra murrizten direlako. Hortaz, sarearen konexio kodeek babes funtzioak betetzea eskatzen dizkiete sarera konektatzen diren sorgailuei. Lan honetan, sarera konektatutako bihurgailuen kontrol ezberdinak aztertuko dira, tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren sare kodearen beharrak asetzeko. Lortutako emaitzetatik bihurgailuen kontrol klasikoa hutsune trifasikoen aurrean mantentzeko kapaza dela ondorioztatu da, baina sarearen desorekak jasateko sare desorekatuetarako kontrol funtzioak beharrezkoak dira.

Gako-hitzak: Bihurgailuen kontrola, Kontrol bektoriala, Sare jarraitzaile bihurgailuak, Sare desorekatua, Tentsio hutsuneak