(21) Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak
1Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del Pais Vasco
Laburpena
Ikerketa honetan, 3D inprimaketarako tinta biobateragarriak garatu ziren, ehun-ingeniaritzako eta medikuntza birsortzaileko aplikazioetarako. Formulazioak proteinetan eta disolbatzaile eutektiko sakon batean (DES ingelesezko sigletan) oinarritzen dira. Disolbatzaile honek zelulosa-disolbatzaile gisa jarduten du eta, gainera, eroankortasun ionikoa ematen dio tintari. 3D inprimaketaren bidez lortutako konstruktuak erreologiari, portaera mekanikoari eta biobateragarritasunari dagokionez karakterizatu ziren, biomedikuntzako arloan inplementatzeko propietate mekaniko eta biologiko egokiak erakutsiz, eta etorkizunean aplikazio klinikoetarako egokitasun handia agertuz.
Gako-hitzak: Tinta biobateragarriak, 3D inprimaketa, Konstruktu, Biomedikuntza arloa