(20) Omega-3 gantz-azidoek nerabezaroko alkoholaren ondorioak arintzen dituzte sagu arren hipokanpoko sistema endokannabinoidean

Maitane Serrano Murgia1, Leire Lekunberri1, Cristina López-Andrés2, Ane Martín-Llorente2, Amaia Mimenza1, Garazi Ocerin1, Itziar Bonilla-Del Río1, Irantzu Rico-Barrio1, Pedro Grandes1
11.Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea 2.Achucarro Basque Center for Neuroscience, 21.Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Laburpena

Alkohola mundu mailan gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa, eta nerabezaroan kontsumitzeak garuneko ondorio larri eta iraunkorrak eragin ditzake, bereziki hipokanpoan. Alkoholak neuronak komunikatzeko erabiltzen duten sistema endokannabinoidea kaltetzen du, bereziki sistema horretako garuneko hartzailerik garrantzitsuena, CB1a. Omega-3 gantz-azidoek neuronen arteko komunikazioa eta sistema endokannabinoidearen funtzioa hobetu ditzakete. Ikerketa honetan, nerabezaroko alkohol kontsumoaren ondorioak aztertu dira hipokanpoko CB1 hartzailean, eta ostean omega-3an aberastutako dietaren eragina ebaluatu da. Emaitzek frogatu dute omega-3ek alkoholak eragindako kalteak apaltzeko gaitasuna dutela, eta horrek terapia ez farmakologiko gisa duen potentziala azpimarratzen du.

Gako-hitzak: Nerabezaroa, Alkohola, Omega-3 gantz-azidoak, Sistema endokannabinoidea, Hipokanpoa, CB1 hartzailea, Adolescence, Alcohol, Omega-3 fatty acids, Endocannabinoid system, Hippocampus, CB1 receptor