(19) Hamar urte “tigre”en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa

Patirke Ibarrondo Mendiola1, Beatriz Oporto1, Patricia Vázquez1, Jesús Felix Barandika1, Aitor Cevidanes1
1NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea

Laburpena

Eltxoak osasun publikoan garrantzi handia dute, hainbat gaixotasun eragiten dituzten patogenoen bektore baitira. Azkeneko mende erdian, Aedes albopictus eta Aedes japonicus espezie inbaditzaileak munduan zehar hedatu dira, globalizazioa, klima- eta ingurumen-aldaketen ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2013tik aurrera, zaintza entomologiko-programa ezarrita dago. Emaitzek agerian utzi dute EAEko udalerrietan bi espezieen hedapena gero eta zabalagoa dela; 2024 urtean, aztertutako 55 udalerrietatik 50etan, gutxienez Aedes generoko espezie bat detektatu da. Momentuz, ez da gaixotasunen transmisio autoktonorik antzeman, baina eltxo hauen populazio-dentsitatearen hazkundeak etorkizunean transmisio-arriskua areagotzea ekar lezake.

Gako-hitzak: Eltxo inbaditzaileak, Aedes spp., patogenoak, zaintza-entomologikoa, klima-aldaketa