(17) CEMIPek hantura iraunarazten du larruazaleko melanoman azido hialuronikoaren metabolismoaren bidez

Maria Larrinaga1, Ainhoa Alonso1, Sanna Oikari2, Sanna Pasonen-Seppänen2, Kirsi Rilla2, Maria Dolores Boyano3, Aintzane Asumendi4, Aintzane Apraiz5
1University of the Basque Country, 2University of Eastern Finland, 3Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 4UPV/EHU, 5University of the Basque Country/ Biocruces

Laburpena

Pisu molekular altuko azido hialuronikoak (PMA-AH) anti-hantura ezaugarriak dituen osagaia da zelulaz kanpoko matrizean (ZKM); pisu molekular baxukoak (PMB-AH), ostera, hantura bultzatzen du. CEMIP (ingelesezko cell migration inducing protein) hialuronidasaren adierazpen altua hantura kronikoa bereizgarri duten gaixotasunetan deskribatu izan da (osteoartritisa edo minbizia, kasu). Larruazaleko melanoma AHan aberatsa den ehun batean sortzen da eta tumore primarioaren hedapena erronka kliniko esanguratsuena da oraindik. CEMIP adierazten duten melanoma zelulek mikroinguruneko hantura iraunarazten dute PMB-AH populazioari eutsiz eta, aldi berean, hantura zitokinen adierazpena induzituz larruazaleko fibroblastoetan.

Gako-hitzak: larruazaleko fibroblastoak, melanoma, azido hialuronikoa, CEMIP, hantura