(159) 3xTg-AD saguek dimorfismo sexuala erakusten dute portaeran

Uxue Balantzategi1, 2, Adhara Gaminde-Blasco12, Maialen Martinez-Preciado12, Neus Alcañiz12, Nuria Galbis-Gramage12, Laura Bayón-Cordero12, Edgar Soria-Gómez123, Elena Alberdi12
1Neurozientziak Saila (UPV/EHU), 2Achucarro Basque Center for Neuroscience, 3Ikerbasque

Laburpena

Laburpena: 3xTg-AD saguak Alzheimerren gaixotasuna (AG) ikertzeko animalia-eredu baliagarriak dira, adinarekin lotutako narriadura kognitiboa eta portaera-aldaketak jasaten baitituzte. Sexua faktore garrantzitsua da AGean, emakumeek gaixotasuna garatzeko arrisku handiagoa eta narriadura azkarrago izaten dutelako. Ikerketa honetan, 12 hilabeteko WT eta 3xTg-AD saguetan antsietatea, memoria espaziala eta memoria emozionala aztertu dira, sexuen arteko desberdintasunetan arreta jarrita. 3xTg AD saguek portaera-aldaketa nabarmenak erakutsi dituzte proba ezberdinetan, eta baita probaren araberako dimorfismo sexuala ere. Lan honetako emaitzek AG hobeto ulertzen lagun dezakete, eta, era berean, ikerketetan sexu-desberdintasunak kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen dute. Abstract: 3xTg-AD mice are valuable animal models for studying Alzheimer's disease (AD), as they exhibit age-related cognitive decline and behavioral alterations. Sex is a relevant factor in AD, with women presenting a higher risk of developing the condition and experiencing faster cognitive decline. In this study, we examined anxiety-like behavior and spatial and emotional memory in 12-month-old WT and 3xTg-AD mice, with a focus on sex differences. The results revealed prominent behavioral alterations in 3xTg-AD mice, alongside test-dependent sexual dimorphism. These findings contribute to a better understanding of AD and highlight the importance of considering sex differences in AD research.

Gako-hitzak: Alzheimerren gaixotasuna, 3xTg-AD saguak, Portaera-probak, Dimorfismo sexuala