(156) HiTZketan. Ahots-ahots itzulpen elebiduna ikasketa sakona erabiliz

Aitor Bellanco1, Ibon Saratxaga1, Inma Hernáez1, Aitor Soroa2, Eva Navas1, Gorka Labaka2, Xabier de Zuazo1, Ander Arriandiaga1, Victor García1, Jon Sanchez1, Christoforos Souganidis1, Eneko Aguirre2, Asier Herranz1, Rodrigo Agerri2, German Rigau2, Gemma Meseguer1
1HiTZ Zentroa - Aholab, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

HiTZketan proiektuak ahotsetik ahotserako (S2S) itzulpen automatikoko sistema berritzaile bat garatu du, euskararen eta gaztelaniaren arteko komunikazio arina ahalbidetzen duena. Sistema horren erabiltzailea bi hizkuntza horietako edozeinetan mintza daiteke, eta sistema bera arduratzen da diskurtsoaren edukia kontrako hizkuntzara itzultzeaz. Gainera, komunikazioaren esperientzia eta naturaltasuna hobetzeko, sistemak testu-itzulpena sortzeaz gain, audio bihurtzen du, jatorrizko hiztunaren intonazioa eta ahots-ezaugarriak imitatzen dituen ahots pertsonalizatua erabiliz.

Gako-hitzak: Ahots-arteko itzulpena, Hizketa-ezagutza automatikoa (ASR), Itzulpen automatiko neuronala (MT), Ahots-sintesi pertsonalizatua (p-TTS), Zero-adibide ikaskuntza.