(155) Lehen Hezkuntzako irakaslegaien gaitasun didaktikoak HTBn oinarritutako esku-hartzeen diseinuan

Itxaso Vazquez Villa1
1Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Laburpena

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema eleaniztunean bi hizkuntza ofizial (euskara eta gaztelania) eta atzerriko hizkuntza bat (ingelesa, gehienbat) izanik, ezinbestekoa zaigu curriculum eta esku-hartze didaktiko eraginkorragoak diseinatzea hizkuntzen irakaskuntza optimizatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Hizkuntzen TrataeraBateratuak (HTB) lortu nahi duena: hizkuntzen arteko curriculum koordinatuak diseinatzea. Lan honetan arreta jarri nahi da irakaslegaien prestakuntzan, eta Lehen Hezkuntzako Graduko 114 ikaslek diseinatutako proiektu globalak aztertu dira ezagutzeko ea zenbateraino garatu dituzten EAEko hezkuntza eleanitzak eskatzen dituen hizkuntza gaitasunak eta gaitasun didaktikoak

Gako-hitzak: hezkuntza eleanitza, irakaslegaien prestakuntza, Hizkuntzen Trataera Bateratua