(151) Diseinuan oinarritutako ikerketa zientzien hezkuntzan: teoria ikasgeletara hurbiltzeko tresna
1UPV/EHU
Laburpena
Zientzien hezkuntzaren egungo kezka nagusienetarikoa teoriaren –ikerketen emaitzek proposatzen dutena– eta praktikaren –egunerokotasunean ikasgeletan egiten dena– arteko arrakala da. Ikerketa didaktikoak ikaskuntza-irakaskuntza zailtasun ohikoenak identifikatu eta horiek gainditzeko iradokizun fundamentatuak burutu ditu. Aitzitik, ebidentzietan oinarritutako proposamen horiek gutxitan eragiten dute ikasgela errealetako praktiketan. Gauzak horrela, ikerketa honek helburu bikoitza du: 1) arrakala hori murrizteko potentziala duen diseinuan oinarritutako ikerketaren paradigma metodologikoa aurkeztea, eta 2) hori landareen nutrizioaren gai konplexuaren hezkuntza hobetzeko nola erabili den azaltzea.
Gako-hitzak: Zientzien hezkuntza, Diseinuan oinarritutako ikerketa (DOI), Ikaskuntza-irakaskuntza sekuentzia, Teoria-praktika arrakala, Landareen nutrizioa