(150) Eutektogelak, gorabidean dauden kutsatzaileak uretatik ezabatzeko

Elena Gabirondo1, João Araújo2, Ana Pereiro2, Liliana Tomé3
1POLYMAT, University of the Basque Country, 2LAQV, REQUIMTE, NOVA School of Science and Technology, FCT NOVA, 3CEMMPRE, ARISE, University of Coimbra

Laburpena

Gizartearen aurrerakuntzarekin batera arazo berriak sortzen doaz orain arte eraginkorrak ziren prozesuetan. Edateko uretan esaterako, kutsatzaile berriak agertu dira, gorabidean dauden kutsatzaile bezala katalogatuak, hala nola, plastikoetatik eratorritako aditiboak eta gaixotasunen tratamenduan erabiltzen diren botikak. Kutsatzaile hauen presentziak uretan larriki egin du gorantz azken hamarkadetan, euren kontsumoaren gorakadaren ondorioz. Kutsatzaile berriak izanik, horiek ezabatzeko prozesu eraginkorrik ez dago ur-araztegietan eta ondorioz, etxera iristen den ur edangarriak kutsatzaile horien presentzia du. Arazo hau konpontze aldera, lan honetan disolbatzaile eutektikoetan oinarritutako gelak prestatu dira uretan dauden kutsatzaileak adsorbatzeko.

Gako-hitzak: disolbatzaile eutektikoak, eutektogelak, uraren tratamendua, adsortzioa