(148) Greba Feminista Orokorra: zaintza sistema publiko komunitario bateranzko bideak urratzen
1Euskal Herriko Unibertsitatea EHU/UPV
Laburpena
Ikerketa honetan 2023ko azaroaren 30ean deitutako Greba Feminista Orokorraz arituko gara. Zehazki, 2022an Greba Orokor Feminista antolatzen hasteko dosierrean jasotzen diren aldarrikapenetan zentratuko gara. Hiru aldarrikapen nagusi egin zituen mugimendu feministak orduko hartan, zaintza lanak kolektibizatzea, zaintza lanak duindu eta profesionalizatzea, eta azkenik, zaintza eredu emantzipatzailea osatzea. Hiru aldarrikapen horietan zaintzaren iruditegi konkretuak eraikitzen dira, batzuetan zabalagoak eta besteetan estuagoak. Ikerketa honen bidez arditu nahi dugu zein diren irudikapen bakoitzak dituen potentzialtasun eta gabeziak, horietatik abiatuta aldarrikapen horien lurreratzeak erraztu edo zaildu ditzakeelakoan.
Gako-hitzak: Greba Feminista Orokorra, zaintza, irudikapenak, mugimendu feminista