(144) Afasia elebidunaren simulatzeko eredu konputazionala

Ihintza Malharin1
1BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language

Laburpena

Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna da. Hala ere, populazio elebidunetako hizkuntza-desorekak gutxitan aztertu dira, neurri batean paziente elebidunen ezaugarri kliniko eta linguistikoetan den berezko heterogeneotasunagatik. Eredu konputazionalak paziente elebidun simulatuen lagin homogeneoak sortzeko erabil daitezke, eta horrek hizkuntzaren prozesamenduaren oinarri neurobiologiko osasuntsu zein kaltetuak hobeto ulertzea ekar dezake. Ikerketa honetan, ingeleseko hizketa prozesatzeko eredu baten (EARSHOT) hedapena aurkeztuko dugu, euskara-gaztelania hizketa prozesatzeko eredu elebidun batera eta afasiaren simulaziorako duen lesionatze-metodoa.

Gako-hitzak: elebitasuna, afasia, eredu konputazionalak, afasia elebiduna