(143) Oinordetza Zuzenbidea XXI. mendeko euskal gizartera egokitzeko erronka: diziplinarteko ikerketa

Leire Gorostiza Etxeberria1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

XXI. mendeko euskal gizartea indibidualismoak, familia eredu anitzek, etenik gabeko zahartze demografikoak eta ondarearen gaineko kontzeptualizazio berriak janzten dute. Euskal Zuzenbide Zibila errealitate berri horretara egokitu beharra dagoela ukaezina da, eta, horretarako, baitezpadakoa da diziplina desberdinetik erronka honi heltzea; hain zuzen ere, legea bere horretan aztertu eta euskal gizartearen beharrizanak identifikatzea, alegia, ikuspegi juridikoa soziologikoarekin uztartzea. Ildo horretatik, metodologia mistoa proposatzen da; batetik, dokumentu notarial eta epaien gaineko azterketa; eta, bestetik, elkarrizketak, legearen idazketan eta aplikazioan parte hartu duten profesionalei, bai eta euskal gizarteari ere. Azterketa enpirikoa lagungarri da egun indarrean den 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa sakonean ikuskatu, eta bere eragingarritasun soziala aztertzeko, bai eta, hala dagokionean, Eusko Legebiltzarrari etorkizuneko proposamen legegilea egiteko ere.

Gako-hitzak: oinordetza, familia, askatasun zibila, eragingarritasun soziala