(140) zeptOS: segurtasunera bideratutako sistema eragile txertatua RISC-V sistemetarako
1UPV/EHU
Laburpena
Sistema txiki eta espezializatuen erabilerak gorakada egin du, egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresna asko kontrolatzera iritsi arte. Gailu horietako asko internet bidez kontrolatzeko aukera dago eta honen ondorio bezala gailu horietako asko hainbat erasotzaileen ikusgai bihurtu dira pribatutasun eta segurtasun munduan kezkak sortuz. Gainera, gailu horietako askok hardware IP eta SDK propietarioak erabiltzen dituzte, garatzaileek duten kontrola eta pertsonalizazio aukerak asko mugatuz. Artikulu honen bitartez sistema txertatuetarako erabili daitekeen plataforma ireki eta aldagarri bat deskribatzen da RISC-V arkitekturaren ekosistema irekiaz eta sistema eragile txiki eta arin batez baliatuz.
Gako-hitzak: Sistema eragileak, Sistema txertatuak, Unix, RISC-V, OpenSBI