(139) Lurzoru erabileraren eta ibilgu aktiboaren arteko harremana eta bilakaera azken mende erdian Ebro arroan
1Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco, 2Universidad de Zaragoza, 3Universitat Politècnica de Catalunya
Laburpena
EbroHydromorph proiektuak Ebro ibaiaren erdialdeko azken hamarkadetan izandako aldaketa morfologikoak aztertzea du helburu, bereziki sedimentuen garraioan jarrita arreta. Lehen fasean, arroko lurzoruaren erabileren aldaketa historikoak aztertuko dira, ibaietako baldintza hidrogeomorfologikoetan izandako eragina ulertzeko. Ebro goi eta erdi arroaren XX. mendearen erdialdeko lur erabilerak digitalizatu egin dira, eta kartografia hori 2014ko lurzoruaren erabileraren mapekin alderatu da. Aurreneko emaitzek adierazten dute ibilgu aktiboaren azalera beherakada nabarmena izan duela, bitartean baso, belardi eta urbanizatutako eremuek gora egin duten bitartean.
Gako-hitzak: Ibilgu aktiboa, lur erabila-estalduren aldaketa, hidromorfologia, Ebro arroa