(137) SNNorlax: Pultsu bidezko Neurona-sareak azeleratzeko hardware plataforma
1UPV/EHU
Laburpena
Pultsu bidezko Neurona-sareak (PNS) neurona biologikoen portaera imitatzen duten Neurona-sare Artifizial (NSA) mota bat dira. NSA tradizionalek ez bezala, PNS-ek informazioa pultsu diskretuetan oinarrituta prozesatzen dute, errendimendu altuagoa eta eraginkortasun energetiko nabarmenagoa lortuz. Hala ere, gaur egungo hardware plataforma gehienek ez dute aprobetxatzen PNS-en gertaera bidezko izaera eta horrek sare handiak eta konplexuak prozesatzea oztopatu dezake. Arazo horiei aurre egiteko, artikulu honetan Ate-matrize programagarrietan (FPGA) oinarritutako hardware azelerazio plataforma berria (SNNorlax) aurkezten da, sarearen tamaina eta sinapsi konexioak konfiguratzeko maila altua duena.
Gako-hitzak: Pultsu bidezko Neurona-sareak, FPGA, prozesadoreak, Neuromorfikoa