(131) Berezko desordenaren funtzioa CBP/p300 eta Miokardinaren arteko elkarrekintzan

Maddi Olaetxea Usabiaga1, Matthew Fishman2, Holly Spencer2, Steven Smith2
1EHU, 2Queen’s University, Kingston, ON, Kanada

Laburpena

Intrintsekoki desordenatutako proteinek (IDP), egitura egonkor bat ez izatean lotura-bikote desberdinekin elkarrekiteko gai dira, eta hori funtsezkoa da seinalizazioan eta gene-erregulazioan. CBP/p300, azetil-transferasa koaktibatzaile garrantzitsu bat, transkripzio faktoreekin (TFak) elkarrekiten du bere egiturazko motiboak erabiliz, normalean TFen transaktibazio domeinuetan (TADak) dauden Φ-X-X-Φ-Φ motibo desordenatuak identifikatuz. Miokardina, bihotzeko eta muskulu leun baskularreko desberdintzapenerako ezinbestekoa den TF bat, CBP/p300rekin bi TAD motibo horien bitartez lotzen dela uste da.

Gako-hitzak: Intrintsekoki desordenatutako proteinak/erregioak (IDP/IDR), CREB proteina lotzailea (CBP), Miokardina (MYOCD), Φ-X-X-Φ-Φ motiboa, titrazio bidezko kalorimetria isotermoa (ITC)