(130) Opuntia stricta var. dillenii estraktuek obesitatearen kontra dituzten efektuak 3T3-L1 aurre adipozito eta adipozito helduetan

Ivan Gomez Lopez1, Itziar Eseberri1, Saioa Gómez Zorita1, M. Pilar Cano2, María Puy Portillo1
1Nutrizioa eta Obesitatea Ikertaldea, Farmazia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2Fitokimika eta Landare Elikagaien Funtzionaltasun Laborategia, Elikagaien Zientzien Ikerketa Institutua (CIAL-CSIC-UAM)

Laburpena

Opuntia stricta var. dillenii, Cactaceae familiako landare loreduna da, eta indipiku izenez ezagutzen diren fruituak ematen ditu. Fruitu horiek konposatu bioaktiboetan abertasak dira, betalaina eta konposatu fenolikoetan batik bat. Konposatu horiek efektu onuragarria eragin dezakete osasunean, adibidez eragin modulatzailea izan lezakete obesitatean. Ikerketa honetan frogatu da Opuntia stricta var. dilleniiren fruitu-ehunen estraktu desberdinek (fruta osoa, azala eta pulpa) adipogenesia areagotu dezaketela 3T3-L1 aurre adipozitoetan eta triglizeridoen metaketa murriztu dezaketela 3T3-L1 adipozito helduetan. Estraktu hauek terapia eraginkorrak izan daitezke obesitateak eragindako nahasmendu metabolikoen tratamendurako.

Gako-hitzak: Opuntia stricta var. dillenii, betalainak, konposatu fenolikoak, 3T3-L1 adipozitoak, obesitatea