(129) Kaspasa-8 eta Bid-en aktibazioa AMPAk oligodendrozitoetan bideraturiko apoptosi-mekanismoetan
1Neurozientziak Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea eta
Achucarro Basque Center for Neuroscience. *Parte hartzea
berdina, 2Neurozientziak Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea eta
Achucarro Basque Center for Neuroscience
Laburpena
Glutamatoak eragindako eszitotoxikotasunak oligodendrozito-heriotza eragiten du, eta esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun desmielinizatzaileen garapenari laguntzen dio. Ikerketa honetan, arratoi-oligodendrozito kortikaletan kaspasa-8 eta bere itu den Bid elementu apoptotikoen papera aztertu dugu AMPA-hartzaileek bideraturiko eszitotoxikotasunean. Gure emaitzek erakusten dute AMPA-hartzaileen aktibazioak kaspasa-8ren aktibazioa eragiten duela, eta horrek, halaber, Bid-en trunkatzea eta ondoren oligodendrozito-heriotza eragiten dituela. Aurkikuntza hauek adierazten dute Bid itu baliogarria dela desmielinizazio-gaixotasunetan gertatzen den oligodendrozito galera.
Gako-hitzak: Oligodedrozitoa, Eszitotoxikotasuna, Kaspasa-8, Bid