(127) Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko

Amaia Sanz Pescador1, Erik Alonso1, Iraia Isasi1, Andima Larrea2, Ruth Salaberria2, Elisabete Aramendi1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2Emergentziak-Osakidetza

Laburpena

Infragorri hurbileko espektroskopiaren bidez erregistratutako bereizmen altuko oximetria seinaleak fluktuazioak islatzen ditu bihotz-biriketako berpiztearen (BBBaren) bularreko sakadekin (BSekin). Lan honen helburua BSen frekuentzia detektatzeko metodo bat garatzea izan zen, bihotz-biriketako geldialdiko pazienteen oximetria-seinalea prozesatuz. Laneko datu-basea 284 segmentuk osatu zuten, ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia (OKBBG) jasan zuten 30 pazientetatik ateratakoak. Segmentu bakoitza bularraldeko inpedantzia eta burmuineko oximetria seinaleez eraturik zegoen. Lortutako emaitzak metodoa sendoa eta zehatza dela erakusten dute, baita monitorizazio sistemetan integratzea posible izan daitekela ere.

Gako-hitzak: Hurbileko-infragorri espektroskopia, Bularraldeko sakada, Ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia, Bihotz-biriketako berpiztea, Oximetria-seinalea